2026/02/06

Herra taldeak 'Ispiluaren aurrean' jarri gaitu

Gasteizko Herra metalcore bandak Ispiluaren aurrean single berria aurkeztu du. "Osasun mentalaz hitz egitea ez dela ahultasun bat ulertarazi nahi diogu jendeari, askapenerako modu bat baizik. Musika gure ispilua da, eta bertan geure itzalei aurre egiten diegu", adierazi du boskoteak.

Marco A. Papiz argentinarraren ekoiztu eta grabatu dute, eta Alvaro Forondak zuzendu du bideoklipa.

Arabarrek gaineratu dutenez, iraganeko trauma baten ondorioz, nortasun anitzeko nahasmendua duen pertsona baten istorioa kontatzen du kantak. Buru berean bizi diren ahots ezberdinen arteko barne-borroka erretratatzen du.

Iaz beste bi abesti solte aurkeztu zituzten, formula berarekin. Marco A. Papiz arduratu zen ekoizpenaz eta grabazioaz, eta Alvaro Foronda bideoklipen zuzendaritzaz:

Herra - Ehuneko hamaika

Herra - 40 segundu

Hainbat kontzertu iragarri dituzte doinu berriak eskaintzeko. Bihar, otsailak 7, Portugaleteko Groove aretoan ariko dira Myseria taldearen gonbidatu gisa. Martxoaren 19an, berriz, Gasteizko Urban Rock Concept aretoan joko dute Guilt Trip bandaren gonbidatu moduan. Azkenik, maiatzaren 24an, Zorrotzako gaztetxean izango dira Opal In Sky eta Give'em Blood taldeekin batera. 

Herra taldea bost musikari hauek osatzen dute: Hodei (ahotsa), Oinaz (gitarra), David (gitarra), Iñigo (baxua) eta Carlos (bateria).

Hurrengo kontzertuak