2026/03/24

Hex taldea hirugarren diskoa grabatzen hasi da

Bizkaiko Hex death/doom metal banda estudioan sartu da iraupen luzeko hirugarren lana grabatzeko. Karrantzako BlackStorm estudioan dabiltza, Ekaitz Garmendia (Sijjin, Legen Beltza) musikari eta teknikariaren gidaritzapean.

Hain zuzen ere, leku berean grabatu zuten 2022ko Behold The Unlighted lan laburra, bizkaitarren aurreko erreferentzia. Hiru abestiak taldearen Bandcamp atarian entzun ditzakezue:

Hurrengo kontzertuak