Gipuzkoako Hilotz thrash metal bandak gorabehera ugari gainditu behar izan ditu aurrera egiteko. Azkenean, hiruko gisa itzuliko dira zuzenekoetara. Hauek dira musikariak: Mikel Yarza (ahotsa eta baxua), Alex Etxebeste (gitarra) eta Urko Destribats (bateria).
Datozen hilabeteotan, lau kontzertu hauek eskainiko dituzte:
Martxoa bukaeran laukote gisa bueltatu ondoren, agur baten berri eman zuten apirilaren erdialdean. Hain zuzen ere, Pablo Cabases gitarristak taldea uztea erabaki zuen.
Aske bigarren diskoa 2020ko irailean plazaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue: