2024/03/01

Hugo Markaida musikariak egin du Koba Live jaialdiaren abestia

Argazkia: Rubén Fivvecore

Ekainaren 21ean eta 22an egingo dute hirugarrenez Abadiñoko Koba Live jaialdia. Gaur, berriz, Sentimendua abesti eta sintonia ofiziala aurkeztu dute. Sopelako Hugo Markaida (Rise To Fall, Feelingless) musikariak egin du. Melodeath kutsuko pieza instrumentala da. Jarraian entzun dezakezue:

Sugaar musika elkarte antolatzaileak hau dio kantari buruz: "Death metal melodikoaren esentzia du, riff indartsuen, melodia liluragarrien eta atmosfera inguratzailearen fusio paregabearekin. Abestiak, generoaren intentsitatea hausnarketa eta sakontasun musikaleko momentuekin konbinatzen den eta emozionalki bizia den bidaiara eramaten ditu entzuleak. Hugo Markaidak generoaren mugak gainditzen dituen musika sortzeko duen gaitasuna erakutsi du beste behin ere".

Abestiak plataforma digitaletan lortzen dituen irabaziak animaliak babesten dituzten elkarteetara bideratuko dituzte.

Koba Live jaialdiaren hirugarren edizioan hamar taldek parte hartuko dute. Horietatik hiru Euskal Herrikoak dira: Rise To Fall, Diabulus In Musica eta Ad Eternum. Gainerakoak nazioartekoak dira, eta batzuk nahiko esanguratsuak: Dark Tranquillity, Metalium, Crisix, Bloodred Hourglass, SkeleToon eta Dark Embrace.

Hurrengo kontzertuak