Sopelako Inkestas Rock Festibala 17. aldiz egingo dute irailaren 11n eta 12an. Euskal Herriko rock eta metal jaialdi zaharrenetakoa da, 2006an sorturikoa.
Guztira, hamasei talde ariko dira zuzenean udaletxeko plazan, eta horietako sei bertako metal taldeak dira. Horrek agerian uzten du haien aldeko apustua egiten dutela.

Ingalaterrako Conan sludge/doom metal talde ezaguna izango da kartelburua, eta aipatzekoak dira gainerakoak ere. Hona hemen, egunez egun banden banaketa:
Irailak 11, ostirala: Coloso, Neriva (Bizkaia, rock/metal), Red Crocodile, FML, Nuzz, The RL eta Whisky Monster.
Irailak 12, larunbata: Conan, Slow Crush, Black Magnet, Useless Head (EH, industrial metal), Naizpresidente (EH, thrashcore/stoner), Green Sun Cult (Bizkaia, stoner/doom metal), SYO (Berriz, post metal), Holy Rippers (Bizkaia, heavy rock) eta Lucrecias.