
Gipuzkoako Izan Bai heavy metal bandak kontzertu berezia eskaini zuen pasa den uztailaren 4an. Usurbilen izan zen, etxean, Ixak Arruti eta Martin Larrañaga bertakoak direlako. Era berean, Mendeku Itxua taldean elkarrekin aritu ziren biak.
Zuzenekoa osorik grabatu zuten, eta urte bukaeran ikusgai jarriko dute. Dena dela, lagin batzuk aurreratzea erabaki dute, eta aurrenekoa dagoeneko ikus daiteke.
Bestalde, laukotea bigarren diskoa osatzen ari da, eta datorren urtean argitaratuko dute. Gogoratu behar da iazko irailean Zumaiako Ozen estudiora bueltatu zirela abesti batzuk grabatzera.
Dena galdu baino lehen estreinakoa 2025eko urtarrilean kaleratu zuten, eta plataformetan osorik entzun daiteke. Jarraian duzue Sustraiak egarri kantaren bideoklipa.
Izan Bai taldea lau musikari hauek osatzen dute: Ixak Arruti (ahotsa eta gitarra), Ibon Aginaga (gitarra), Urtzi Olaziregi (baxua) eta Martin Larrañaga (bateria).