
Amurrioko Izatefaltsua metalcore bandak 2027. urte hasieran kaleratuko du Autosuntsipena lan kontzeptuala, bere osotasunean. 2024an A aldea digitalki plazaratu ondoren, B aldea grabatzeari ekin diote. Berriz ere, Gasteizko Silverstar Studios-etan dabiltza lanean Iker Bengoarekin.
Bigarren atalak ere lau abesti izango ditu, eta urtea bukatu aurretik estreinatu nahi dute horietako bat. B aldea prest izatean, bi lan laburrak elkartu eta lan osoa binilo formatuan argitaratuko dute.
Bitartean, lehen atalaren azala eta kanta zerrenda gogora ekarriko ditugu:

01. Autosuntsipena
02. Heriotza
03. Borrokarako jaioa
04. Menpekotasuna
Era berean, Heriotza abestiaren bideoklipa ikus dezakezue segidan:
Izatefaltsua musikari hauek osatzen dute: Rubi (ahotsa), Koldo (gitarra), Beñat (gitarra), Jabi (baxua) eta Sagu (bateria).