2026/05/28

Joan-etorriak: Blackhearth, Killwolf, Valkyria

Aldaketak izan dituzten hiru talderen mugimenduen berri eman nahi dizuegu.

Bizkaiko Blackhearth heavy metal bandak agur esan dio Alain Concepcion abeslariari. Pasa den asteburuan, Portugaleteko Groove aretoan eskaini zuen kontzertua izan zen bere azkena. 2018an bat egin zuen taldearekin, eta ordutik argitaratu dituzten hiru lanetan parte hartu du. Une honetan, ordezko baten bila dabiltza, kontzertuak ematen jarraitzeko.

Donostiako Killwolf heavy metal bandak baxu jotzaile berria dauka: Iñaki Roa. Dagoeneko kontzertu batzuk eman ditu haiekin. Iragan abenduan taldea utzi zuen Joseitoren hutsunea bete du. Horrela, iaz kaleratu zuten Farándula de Terror bigarren diskoaren kontzertu birarekin jarraituko dute.

Bilboko Valkyria heavy metal taldeak aldaketa esanguratsu bat iragarri du. Hamar urte baino gehiagoren ondoren, Borja Agirrek banda uztea erabaki du. Ordezkoa zein den laster jakinaraziko dute, emanaldi gehiagorekin batera.

Hurrengo kontzertuak