2026/07/28

Joan-etorriak: Blast Wave, Valkyria, Putzu Beltzean

Musikariak bilatzea eta topatzea ez da gauza bera. Taldeen buruhausteetako bat izaten da aurrera jarraitzeko. Banda berrosatu nahi duten eta lortu duten hiruren egoera jaso dugu.

Irungo Blast Wave heavy/power metal taldea gitarrista baten bila dabil. David Cabanillasek uztea erabaki zuen, ezustean, eta haren hutsunea bete nahian dabiltza gainerako lau kideak. Kontzertuak boskote gisa emateko asmoa dute.

Bilboko Valkyria heavy metal bandak laukotea osatu du Josu Llona gitarra jotzailearekin. Gogoratu behar da, Borja Agirrek uztea erabaki zuela, hamar urte baino gehiagoren ondoren. Dagoeneko elkarrekin aritu dira zuzenean, argazkian ikus daitekeen moduan.

Zarauzko Putzu Beltzean talde hasiberria bateria jotzaile gabe geratu da. Momentuz, rock eta metal bertsioak jotzen badituzte ere, abesti propioak sortzeko gogotsu daude. Haiekin harremanetan jartzeko telefonoa hau da: 644 10 56 36.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak