Kide batzuk badoaz eta beste batzuk badatoz. Hori da talde askoren errealitatea. Esaterako, jarraian topatuko dituzuen hiruena.

Bilboko Fear Crowd heavy metal banda uztea erabaki du Leire Garcia abeslariak. Hamazazpi urte luze eta lau disko konpartitu ostean, ziklo bat itxi du. Gainerako kideak ordezko baten bila dabiltza aurrera jarraitzeko.

Donostiako Krait heavy/prog metal taldeak abeslari berria aurkeztu du: Jon Marcos (Blast Wave ohia). Lan berriko ahotsak grabatuko ditu laster, eta horrela Terranova izeneko diskoa osatu ahal izango dute.

Gipuzkoako Shallow Waters post black metal bandak Pablo Egido abeslariaren agurra iragarri du. Dena dela, ordezko bat dutela gaineratu dute, eta disko berria osatzeko prozesuak aurrera jarraitzen duela. Abeslari berria laster iragarriko dute.