2026/08/10

Joan-etorriak: Holy Rippers, Herra, Henkore

Agurrak ez dira samurrak izaten taldeentzat, batez ere, kide batek uzten badu. Hori da hiru banda hauei gertatu zaiena.

Bizkaiko Holy Rippers heavy rock taldeak jakinarazi duenez, Eneko Gerrikabeitia abeslariak —ezkerretik lehena— bederatzi urteko abentura etetea erabaki du. Irailaren 12an eskainiko du beraiekin azken kontzertua, Sopelako Inkestas jaialdian. Aurrera begira, ordezko bat topatu nahi dute.

Arabako Herra metalcore banda baxu jotzaile gabe geratu da. Lan kontuak direla eta, Iñigok ez du beraiekin jarraituko, eta haren hutsunea betetzen ahaleginduko dira.

Iruñeko Henkore modern metal taldeak laukote moduan egingo du aurrera. Fermin Quiles gitarristak –eskuinetik lehena— uztea erabaki du, arrazoi pertsonalengatik.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak