2026/03/15

Joan-etorriak: Itinerum, Meliora, HRS

Musikari batzuk joan egiten dira, eta beste batzuk etorri. Talde askotan gertatu ohi dena da. Horrelako hiruren mugimenduak jaso ditugu.

Gipuzkoako Itinerum gothic metal bandak laukotea egonkortzeko urratsa egin du. Gitarra jotzailea iraunkor bat behar zuten zuzenekoetarako, eta, azkenik, topatu dute: Xabat Igartua. Lan berria Fede Wuttke gitarrista argentinarrarekin grabatu arren, Aimar Ibarzabalekin (Diabulus In Musica, Anker) eskaini dituzte hainbat kontzertu. Wuttkeri eta Ibarzabali eskerrak emanda, Igartuari ongietorria egin diote.

Zizurkilgo Meliora metal taldea hirukote izatera pasatu da. Horrela, hiru musikari hauekin egin dute aurrera: Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra) eta Ivan Ropero (bateria). Kide izateari utzi dio Jokin Iraola baxu jotzaileak.

Gasteizko HRS (Hard Rock Sound) hard rock banda baxu jotzaile bila dabil. Otsaila bukaeran aurkeztu zuten zuzenean III hirugarren diskoa, pasa den urtean kaleratu zutena. 

Hurrengo kontzertuak