2026/02/09

Joan-etorriak: Legacy of the Seas, Withredd, Krait

Aurrera jarraitzeko, aldaketak beharrezkoak izan ohi dira. Aukera hori lehenetsi dute jarraian topatuko dituzuen Euskal Herriko hiru taldeek.

Donostiako Legacy of the Seas power metal bandak ez du urrutira joan behar izan bateria jotzaile berria topatzeko. Juanperen hutsunea Sergio baxu jotzaileak bete du. Argitu ez dutena da baxua jotzeaz zein arduratuko den.

Bizkaiko Withredd taldeak bi kide behar ditu laukotea berrosatzeko. Danel Garay (gitarra eta ahotsa) eta Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia) musikariak dira segitzen dutenak. Aldiz, Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa) dira utzi dutenak. Beraz, baxu jotzaile baten eta gitarrista baten bila dabiltza.

Donostiako Krait heavy/prog metal bandak eta Iñaki Maner abeslariak harremana eten dute. Horrela, Terranova disko berriaren argitalpenak atzerapen nabarmena izango du. Ahotsak falta dira grabatzeko, eta ordezkoa arduratuko litzateke horretaz. Emi Bodon gitarrista eta sortzailea da hasieratik jarraitzen duen bakarra, eta, hasieratik, taldekide aldaketa asko izan dituzte.

Hurrengo kontzertuak