2025/11/24

Kabiefest 2026: inoiz baino "handiagoa" izango da

Santurtziko Kabiefest jaialdia bosgarrenez egingo dute 2026ko ekainaren 12an eta 13an. Inoiz baino "handiagoa" izango dela iragarri dute, azken urteotakoari jarraipena emanez. Hau da, bi egunekoa eta doakoa. 

Argitu ez badute ere, badirudi zortzi taldek osatuko dutela kartela, eta horietako hiru iragarri dituzte. AEBetako Crimson Glory heavy metal talde klasikoa izango da lehen eguneko kartelburua, eta Greziako Firewind power metal banda bigarrenekoa. Euskal Herriko heavy metalgintzak ere bere presentzia izango du jaialdian, eta Barakaldoko Vhäldemar heavy metal taldea iragarri berri dute, bigarren taldean ariko dena. 

Datozen egunetan eta asteetan aurkeztuko dituzte gainerako bandak, beraien sare sozialetan eta martxan jarri duten webgunean.

Hurrengo kontzertuak