Donostialdeko Kamorräh grindcore taldeak denbora behar izan du lehendabiziko lan luzea osatzeko. 2008an elkartu baziren ere, plazaratu berri dute Ergeltasunaren ortzimuga berria, hogei abestiko diskoa. Hainbat zigiluren babesa izan dute argitaratzeko.
Hiruko moduan grabatu dute diskoa, "talde klasikoen inspiraziopean, eta egungo testuinguruan bizi ditugun bidegabekeriak salatuz".
2023ko abenduan hasi ziren grabatzen Kosarios estudioetan, Loloren gidaritzapean. Berak egin ditu nahasketak eta masterizazioa. Diseinuaz, berriz, Joan Francisco eta Xavi Calduchen arduratu dira.
Jarraian osorik entzun dezakezue:
Kamorräh taldea hiru kide hauek osatzen dute: Rafa (gitarra), Pat (baxua) eta Aitzol (bateria eta ahotsak).