
Lezamako Kartzarot heavy metal taldeak emakumezko ahotsa izango du aurrerantzean. Alaitz Isusi da abeslari berria, eta otsailean kaleratu zuten From the silence lan berrian parte hartu du.
Hain zuzen ere, Isusik diskoko euskarazko hiru kantak abestu ditu: Itxurazaleak, Esklabua eta Bihotzaren oihua. Horietako bat jarraian entzun dezakezue:
Horiek horrela, bizkaitarrek berriz ere boskotea egonkortu dute: Alaitz Isusi (ahotsa), Javier Gallego (gitarra), Roberto Mellid (gitarra), Txetxi Robredo (baxua) eta Jorge Cobelo (bateria).
Otsaila bukaeran kaleratu zuten beraien ibilbideko hirugarren diskoa. Guztira, zortzi abesti ditu eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten.

01. Itxurazaleak
02. No end in sight - Wake me up
03. Instinto
04. Hourglass
05. Esklabua
06. Que alguien lo pare
07. House of cards
08. Bihotzaren oihua
Isusik ez ezik, beste hainbat abeslarik ere parte hartu dute lan berrian. Iñaki Lazkanok (Passion, Airless, Black Star, Coffeinne) hiru kantari jarri dio ahotsa. Aldiz, bana abestu dute Asier Vicariok (Kartzarot ohia) eta Jan Frryk (Passion, Los Cojones, Mala Decisión). Bestalde, Jon Anton teklatu jotzaileak ere kolaboratu du.