2026/03/01

Kartzarot taldeak 'From the silence' diskoa argitaratu du

Lezamako Kartzarot heavy metal bandak zazpi urteko isiltasuna hautsi du. From the silence hirugarren diskoa plazaratu dute, momentuz soilik formatu fisikoan eskuratu daitekeena. Laster entzun ahal izango da plataforma digitaletan.

Zortzi abestiko lana Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, eta zerrenda jarraian ikus dezakezue azalarekin batera.

01. Itxurazaleak
02. No end in sight - Wake me up
03. Instinto
04. Hourglass
05. Esklabua
06. Que alguien lo pare
07. House of cards
08. Bihotzaren oihua

Hainbat abeslariren laguntza izan dute musikari ahotsa jartzeko. Hiruna kantatu dituzte Iñaki Lazkanok (Passion, Airless, Black Star, Coffeinne) eta Alaitz Isusik (Hush). Aldiz, bana abestu dute Asier Vicariok (Kartzarot ohia) eta Jan Frryk (Passion, Los Cojones, Mala Decisión). Bestalde, Jon Anton teklatu jotzaileak ere kolaboratu du.

"Gure helburua diskoa kaleratzea zen, eta lortu dugu. Hemendik aurrera ez dakigu zer pasatuko den", adierazi du taldeak. Bitartean, kontzertu batzuk emateko asmoa dute.

Gogoratu behar da Asier Vicariok 2022an utzi zuela banda. Beraz, lau musikari hauek dira jarraitzen dutenak: Javier Gallego (gitarra), Roberto Mellid (gitarra), Txetxi Robredo (baxua) eta Jorge Cobelo (bateria).

Hurrengo kontzertuak