2026/06/02

Kataia taldeak 'Bizitzatik ihes' lehen abestia estreinatu du

Gernika-Lumoko Kataia laukoteak lehen lan laburra sareratuko du laster. Lau abestikoa izango da, eta Bizitzatik ihes izeneko lehena entzungai jarri dute.

Buruaz beste egiteari buruzkoa da, eta osasun mentala zaintzearen aldeko aldarria. Maialen Kaltzakorta abeslariak kolaboratu du kantan.

Arratzuko Korturec estudioan grabatu dute lan laburra Jon Urriolabeitiarekin. Jorratzen duten musikari dagokionez, nu metal doinuak gustuko dituztela diote. Besteak beste, Linkin Park, Limp Bizkit, Deftones eta Korn dira haien eraginak. 

Duela bi urte hasi ziren kanta propioak sortzen Bilboko Bolueta auzoko lokal batean. Ordutik, taldekide aldaketak izan dituzte, eta gaur egun lau musikari hauek osatzen dute: Iñigo (ahotsa), Iker (gitarra), Iban (baxua) eta Dani (bateria). 

Hurrengo kontzertuak