
Gernika-Lumoko Kataia nu metal bandak lehendabiziko lan laburra entzungai jarri du plataforma digitaletan. Ke artean izenburua jarri diote eta lau abesti ditu.

01. Bizitzatik ihes
02. Kongresuari sua
03. Deabruak eta beldurrak
04. Dirua
Duela bi urte hasi ziren kanta propioak sortzen Bilboko Bolueta auzoko lokal batean. Gerora, Arratzuko Korturec estudioan grabatu zituzten abestiak Jon Urriolabeitiarekin, eta jarraian duzue horietako bat:
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Iñigo (ahotsa), Iker (gitarra), Iban (baxua) eta Dani (bateria).