
Donostiako Khymaira heavy metal taldeak Los Sabios del Roble lan berriaren bigarren eta azken aurrerapena plazaratu dute: El camino. Hitzen bideo batekin sareratu dute:
Dena dela, pixka bat gehiago ibili beharko da beraien bigarren diskoa osorik entzuteko. Izan ere, urriaren 2an argitaratuko dute.
El adiós lehen singlea, ordea, jarraian entzun dezakezue. Richard de la Uz (Argion) abeslaria du gonbidatu gisa.
Lanak bederatzi abesti izango ditu, eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute. 2024an kaleratu zuten Codex Gigas da kantetako bat, berriz masterizatu dutena. Bestalde, hainbat musikarik kolaboratu dutela aurreratu dute.
Joel Marco (JM Design) diseinatzaileak egin du azal esanguratsua:

Khymaira banda lau musikari hauek osatzen dute: Borja Torres (ahotsa), Jon Lopez (gitarra), Mikel Lopez (baxua) eta Igotz Enrike (bateria).