2026/07/17

Khymaira laukoteak 'El adios' lehen singlea estreinatu du

Donostiako Khymaira heavy metal taldeak urriaren 2an kaleratuko du Los Sabios del Roble bigarren diskoa. Aurrerapen moduan, El adiós singlea aurkeztu dute. Richard de la Uz abeslariak kolaboratu du.

Lanak bederatzi abesti izango ditu, eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute. 2024an kaleratu zuten Codex Gigas da kantetako bat, berriz masterizatu dutena. Bestalde, hainbat musikarik kolaboratu dutela aurreratu dute.

Joel Marco (JM Design) diseinatzaileak egin du azal esanguratsua, eta jarraian ikus dezakezue:

Azken urteotan, bandak hainbat aldaketa izan ditu, eta badiruri laukotea egonkortu dutela: Borja Torres (ahotsa), Jon Lopez (gitarra), Mikel Lopez (baxua) eta Igotz Enrike (bateria).

Hurrengo kontzertuak