
Donostiako Khymaira heavy metal taldeak udazkenean argitaratuko du Los Sabios del Roble iraupen luzeko bigarren diskoa.
Bederatzi abesti izango ditu, eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute. 2024an kaleratu zuten Codex Gigas da kantetako bat, berriz masterizatu dutena. Bestalde, hainbat musikarik kolaboratu dutela aurreratu dute.
Joel Marco (JM Design) diseinatzaileak egin du azal esanguratsua, eta jarraian ikus dezakezue:

Azken urteotan, bandak hainbat aldaketa izan ditu, eta badiruri laukotea egonkortu dutela: Borja Torres (ahotsa), Jon Lopez (gitarra), Mikel Lopez (baxua) eta Igotz Enrike (bateria).
Gipuzkoarrek 2022an plazaratu zuten Última carta lehendabiziko diskoa, eta aipatu moduan, Codex Gigas da haien abesti berriena.