2026/02/23

Koba jaialdia, Abadiñotik Durangora

Sugaar musika elkarteak Koba jaialdia lekualdatzea erabaki du. Horrela, Abadiñotik Durangora eramango dute, eta maiatzaren 16an jaialdiari jarraipena emango diote.

"Abadiñon horrelako jaialdi bat garatzekoo gutxieneko kalitatea eta segurtasuna bermatzeko aukerarik ez dagoenenez, Durangora eraman dugu jaialdia. Udalaren laguntzarekin, antolaketaren bikaintasuna mantendu nahi dugu, ikusleen segurtasuna eta taldeen maila artistikoa oinarri gisa hartuta", azaldu dute.

Aro berri honetan, Plateruena kultur aterpea garrantzitsua izango dela aurreratu genezake. "Etapa berri bat abiatu dugu, hasierako esentzia berarekin eta ilusio berrituarekin", nabarmendu dute. 

Laster emango dituzte xehetasun gehiago. 

Hurrengo kontzertuak