2026/04/24

Koba jaialdiak lehiaketa berezi bat izango du

Maiatzaren 16an izango da Koba jaialdia, Abadiñotik Durangora lekualdatu eta tamainaz txikitu ostean. Bost talde ariko dira Durangoko Plateruena antzokian. Horietako hiru iragarri dituzte: Onslaught, Killus eta Injector. Beste biak laster aurkeztuko dituzte, eta horietako bat Euskal Herrikoa da.

Era berean, hemengo hiru metal taldek parte hartuko dute Durangoko Udalarekin eta Rock Izar Recordsekin elkarlanean antolaturiko musika lehiaketan. Hauek dira: Alex de Benito Project, Etorkizun Beltza eta SYO (Shut You Out). Landako gunean izango da, Plateruenaren alboan, 12:00etatik aurrera. 

Onenak 2027ko Koba Live jaialdian jotzeko aukera izango du.

Gogoratu behar da Sugaar musika elkarteak Koba jaialdia herriz aldatzea erabaki zuela, arrazoi hauengatik: "Abadiñon horrelako jaialdi bat garatzekoo gutxieneko kalitatea eta segurtasuna bermatzeko aukerarik ez dagoenenez, Durangora eraman dugu jaialdia. Udalaren laguntzarekin, antolaketaren bikaintasuna mantendu nahi dugu, ikusleen segurtasuna eta taldeen maila artistikoa oinarri gisa hartuta".

Hurrengo kontzertuak