2024/04/01

Koba Live jaialdiak bi egunetako taldeen banaketa iragarri du

Abadiñoko Koba Live jaialdia ekainaren 21ean eta 22an egingo dute hirugarrenez. Sugaar musika elkarte antolatzaileak egun bakoitzeko taldeen banaketa iragarri du.

Ostiralean, ekainaren 21ean, Metallium, Bloodred Hourglass, Darkembrace eta Ad Eternum ariko dira Matiena auzoko eskolako jolastokian. Aldiz, larunbatean, ekainaren 22an Dark Tranquility, Crisix, Rise to Fall, Diabulus in Musica, Skeletoon eta Alerta izango dira taula gainean.

Bi eguneko abonua 35 euroren truke eros daiteke Koba Live jaialdiaren webgunean.

Bestalde, jaialdiak badu bere abesti eta sintonia ofiziala: Sentimendua. Sopelako Hugo Markaida (Rise To Fall, Feelingless) musikariak egin du. Melodeath kutsuko pieza instrumentala da. Jarraian entzun dezakezue:

Parte hartuko duten Euskal Herriko heavy metal taldeak lau hauek dira:

Diabulus In Musica

Rise To Fall

Alerta

Ad Eternum

Iazko ekainean Sugaar musika elkarteko Sergio Correa elkarrizketatu genuen, eta adierazi zigun pixkanaka hazten jarraitzeko asmoa dute. Osorik irakur dezakezue hemen.

Hurrengo kontzertuak