2024/03/28

Kohatu banda anabasari deiadarka agertu da

Berrizko Kohatu alt rock/metal taldeak Anabasari Deiadar bigarren diskoa aurkeztu du. Hamar abesti ditu eta osorik entzun daiteke plataforma digitaletan.

01. Gure Kontra
02. Errealitatearen Pertzepzio Galdua
03. Bitakora
04. Jauzia
05. Sarean
06. Dagokiguna
07. Errautsak
08. Makinak Hil
09. Ni Baten Itzala
10. Anabasari Deiadar

Alain Martinez musikari eta teknikariarekin grabatu dute Hendaian, eta Eñaut Gaztañagak masterizatu du Zestoako Gaztain estudioetan. "Soinu berri baten bila ibili gara, eta horregatik doinu eta melodia desberdinak sartu ditugu lanean", azaldu du hirukoak.

Duela egun batzuk Sarean kanta aurreratu zuten:

Kohatu taldea hiru musikari hauek osatzen dute: Joseba Romero (ahotsa eta gitarra), Martin Sarasketa (bateria) eta Imanol Tabera (baxua eta koroak).

Hurrengo kontzertuak