2024/02/20

Koma laukoteak ez ditu faltsukeriak maite

Nafarroako Koma thrash/groove metal bandak itzulera diskoaren hirugarren eta azken singlea aurkeztu du. Zuzena eta motza da Falso abestia, eta jarraian entzun dezakezue.

Hamahiru urte luzeren ondoren, martxoaren 1ean argitaratuko dute Una ligera mejoría antes de la muerte itzulerako diskoa. Hauxe duzue azala eta abesti zerrenda.

01. Dinamítalos
02. El viaje
03. La máquina del tiempo
04. El duelo
05. Falso
06. Palabras mágicas
07. Saltos mortales
08. El exterminador
09. Los desheredaos
10. Ni a tiros
11. Mendigo de alegría

Beste bi aurrerapenak jarraian topatuko dituzue:

Koma - Dinamítalos

Koma - La máquina del tiempo

Laukote beteranoak disko berriaren kontzertu bira luzea iragarri zuen pasa den urtean, eta ordutik zuzenekoen zerrenda areagotu egin da. Batez ere, Euskal Herrikoa. Horrela, hauek dira momentuz gurean joko dituzten kontzertuak:

  • Apirilak 5, Jimmy Jazz (Gasteiz).
  • Apirilak 6, Jimmy Jazz (Gasteiz). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 18, Zentral (Iruñea).
  • Apirilak 19, Zentral (Iruñea). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 20, Zentral (Iruñea). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 16, Kafe Antzokia (Bilbo).
  • Maiatzak 17, Kafe Antzokia (Bilbo). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 18, Kafe Antzokia (Bilbo). Sarrerak agortuta.

Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.

Hurrengo kontzertuak