2026/04/27

Kruddö bikotea lan berria borobiltzen ari da

Bizkaiko Kruddö stoner metal banda iraupen luzeko lehen diskoa grabatzen ari da. Hamar abesti izango ditu eta soilik ahotsak falta dira grabatzeko.

Bermeon Txaber Miravallesek duen etxeko estudioan borobiltzen ari dira diskoa. Miravalles da abeslaria eta gitarra jotzailea. Aldiz, Jon Ander Santa bateria jotzailea du alboan.

Orain arte, Iluntasunetik argira (2021) eta Nintzen (2023) lan laburrak plazaratu dituzte. Era berean, abesti solte batzuk kaleratu dituzte. Esaterako, Kill me iazko apirilean eta Nork esaten du? pasa den urteko azaroan.

Bikotearen bi aldarteak erakusten dituzte:

Kruddö - Kill me

Kruddö - Nork esaten du?

Hurrengo kontzertuak