
Iruñeko La Sonrisa Metálica hard rock/metal taldeak sorturikoa beste era batera aurkeztea erabaki du. Hainbat abesti berri grabatu dituzte, eta horiek pixkanaka estreinatzen ari dira.
Dioses extraños izenekoa da plazaratu duten hirugarrena, Berriozarko Musiikki estudioan grabaturikoa.
Leku berean grabatu zuten Sin salida, sin perdón kanta, eta letren bideo batekin erakutsi zuten.
Aurrenekoa, berriz, Pecado original izan zen, Barracuda aretoan grabatu eta bideoklip baten bidez estreinatu zutena.
Lau musikarik osatzen dute La Sonrisa Metálica: Gabriel Iriarte (ahotsa eta gitarra), Jon Palacios (gitarra eta koroak), Raul Gil (baxua) eta Jesus Soto (bateria).