2022/02/22

Lampr3a hirukoak "22:22" singlearekin aro berri bat abiatu du

Gipuzkoako Lampr3a prog metal taldeak 2022ko otsailaren 22an estreinatu zuen 22:22 single berria. Aitortu dutenez, inflexio puntu bat da hirukoarentzat, eta aro berri bati hasiera eman dio. Abestia ez da gipuzkoarren iraupen luzeko lehen diskoan egongo. Iaz grabatu zuten Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan.

Hirukoak honela aurkeztu du kantua eta bideoklipa: "Buruko gaitza duen eta zerbait sentitu nahi duen emakume baten bizitzako azken eguna kontatzen du. Esan dezagun, denbora asko daramala hilda bizitzen, eta hainbat bizigarrirekin saiatu arren, ez du lortzen. 22:22 sinboloak adierazten du bere ordua iritsi dela".

Borja Mintegiaga (gitarra), J. I. Izagirre (baxua) eta Mikel Gomez (bateria) arduratu dira grabazioaz, eta Gomezek berak nahastu eta masterizatu du. Saltydog.tv da bideoaren egilea eta Maria Redondo aktorea da protagonista.

Hurrengo kontzertuak