2025/09/17

Latzen hirugarren diskoa grabatzen ari da

Oñatiko Latzen heavy/thrash metal taldea hirugarren diskoa grabatzen ari da Gasteizko Silverstar Studios-etan. Urtea bukatu baino lehen argitaratu eta kontzertu bira batekin aurkeztuko dute. Datozen asteetan informazio gehiago helaraziko dute.

Aitor Uriarte abeslari eta gitarra jotzailearen estudioko argazkiarekin batera —hasieran ikus dezakezuena—, gainerako taldekideenak ikus ditzakezue jarraian. Aurrenekoan, Gorka Lazkano bateria jotzailea ageri da, egurrean.

Yerko Ortiz gitarra jotzaile berria, estudioan.

Joxemari Azpitarte baxu jotzailea eta Iker Bengoa soinu teknikaria, estudioan. Bengoa bera da diskoaren ekoizlea, eta nahasketaz zein masterizazioaz arduratuko da.

Laukote berritua uztailaren 19an itzuli zen agertokietara, hamazazpi urte luzeren ondoren. Bilboko Zorrotza gaztetxean aritu ziren, Elbereth legazpiarrekin batera. Egun batzuk geroago, uztailaren 25ean, Lakuntzako azken Hatortxu Rock jaialdian aritu ziren.

Oñatiarren itzulerak lotura zuzena du Heriotzari deika maketaren 30. urteurrenarekin. Lan horren iruzkina gure webgunean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak