2026/02/09

Lee Kore bandak lankidetza esanguratsu bat aldarrikatu du

Oñatiko Lee Kore hardcore/metal taldeak Zauriak bigarren diskoa kaleratuko du martxoa hasieran. Zumaiako Ozen estudioan grabatu dute eta zazpi abesti izango ditu.

GURS izeneko lehen singlea aurkeztu dute, kolaborazio berezi batekin: Rober (Bellako). B.ART arduratu da jarrain ikus dezakezuen bideokliparen zuzendaritzaz:

Iaz, Zumaiako Hoben taldearekin batera, Antifa hardcore lan elkarbanatua kaleratu zuten. Aldiz, oñatiarrek 2024an plazaratu zuten Maitasuna Ta Askatasuna estreinako diskoa.

Hurrengo kontzertuak