
Oñatiko Lee Kore hardcore/metal bandak iraupen luzeko bigarren diskoa izendatzen duen kanta plazaratu du: Zauriak. Martxoaren 3an argitaratuko dute.
Paul (Drop!) eta Ima (Hoben) abeslariek parte hartu dute, eta singlea aurkezteko bideoklipean ere agertzen dira.
Zumaiako Ozen estudioan grabatu dute lan berria eta zazpi abesti izango ditu.
Aurretik, GURS singlea estreinatu zuten, Rober (Bellako) abeslariaren parte hartzearekin. B.ART-ek egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue:
Bost musikari hauek osatzen dute Lee Kore taldea: Aitor Atxa (ahotsa), Pello Uriarte (gitarra), Aritz Iza (gitarra), Iñigo Blazkez (baxua) eta Beñat Elorza (bateria).