2024/03/05

Leize bandak 'Gure Bazterrak' abestiaren moldaketa librea egin du

Gipuzkoako Leize heavy rock taldea iragarritakoa betetzen hasi da. 40. urteurrena ospatzeko euskarazko bi abesti grabatu dituzte Zarauzko Noisestudioan.

Gure Bazterrak Jose Antonio Artzeren poemaren moldaketa librea da lehenengoa, Mikel Laboak egindako bertsioaren oso bestelakoa.

"Taldearen hastapenetara eta erroetara joanez, oraingo honetan euskaraz egitea erabaki dugu", adierazi du Felix Lasa abeslariak eta gitarra jotzaileak. Izan ere, euskaraz kantatzen hasi zen Leize gutxira gaztelaniara pasa bazen ere.

Nora kanta da grabatu duten bigarrena. "Oso dinamikoa, melodikoa eta amorratua" dela dio Lasak. Aurrerago entzun ahal izango da.

Hurrengo kontzertuak