2026/05/10

Leize beteranoek 'Caos' single berria leherrarazi dute

Zestoako Leize heavy rock taldeak aurrera begira jarraitzen du, eta doinu berriak eskaini nahi dituzte. Caos single berria askatu dute, 40 urteko ibilbidea taula gainean ospatzen ari diren bitartean.

Sareetan konpartitu duten hausnarketa sakon batekin aurkeztu dute abestia, eta esaldi honek laburbiltzen du: "Kaosa ez da akatsa, eta ez da ustekabekoa; funtzionala da".

Aurreko kantekin egin moduan, Zarauzko Noisestudioan grabatu dute. Laukote beteranoak argitu ez duena da lan berri baten pieza izango ote den.

Bestalde, gogoratu behar da 2024ko abenduan argitaratu zuten 40 Peldaños (Maldito Records), kanta berriekin eta zaharren birgrabazioekin. Gainera, euskarazko bi ditu: Nora noa eta Gure bazterrak (abesti ezagunaren moldaketa).

Leize lau musikari hauek osatzen dute: Felix Lasa (ahotsa eta gitarra), Mikel Lazkano (gitarra), Antonio Rodriguez (baxua) eta Ibon Sagarna (bateria).

Hurrengo kontzertuak