
Iruñeko Los Krakos Makakos laukoteak La naturaleza del azar bigarren diskoa argitaratuko du laster. Aurrerapen moduan, Pyrolobus kanta aurkeztu dute, Amets Calvak zuzenduriko bideokliparekin. Metal alternatiboa jorratzen dute.
Adrian Vallejorekin grabatu dute lan berria Berriozarko Musiikki estudioetan. Azala eta abesti zerrenda, berriz, jarraian ikus ditzakezue:

01. Ciudad Colmena
02. VS
03. Caverna
04. Pyrolobus
05. Rencor
06. Simón el Mago
Nafarren bigarren lana da, 2024ko Lapelu lan laburraren ostean. Aurretik, beste bi kanta plazaratu zituzten. Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute banda: Noah Garaioa (ahotsa eta gitarra), Unai Iriarte (ahotsa eta pianoa), Javier Perez (baxua) eta Nicolas Alberdi (bateria).