2026/05/06

Los Krakos Makakos taldeak 'Ciudad Colmena' singlea estreinatu du

Iruñeko Los Krakos Makakos bandak La naturaleza del azar lan berriaren bigarren singlea aurkeztu du: Ciudad Colmena. Plataforma digitaletan entzungai jarri dute. Metal alternatiboaren eta progresiboaren arteko pieza da.

Adrian Vallejorekin grabatu dute lan berria Berriozarko Musiikki estudioetan. Azala eta abesti zerrenda, berriz, jarraian ikus ditzakezue:

01. Ciudad Colmena 
02. VS
03. Caverna
04. Pyrolobus 
05. Rencor
06. Simón el Mago

Pyrolobus izan zen lehen singlea, eta Amets Calvak zuzenduriko bideokliparekin sareratu zuten:

Nafarren bigarren lana da, 2024ko Lapelu lan laburraren ostean. Aurretik, beste bi kanta plazaratu zituzten. Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute banda: Noah Garaioa (ahotsa eta gitarra), Unai Iriarte (ahotsa eta pianoa), Javier Perez (baxua) eta Nicolas Alberdi (bateria).

Hurrengo kontzertuak