
Bizkaiko Lotura metalcore bandak Terminus bigarren diskoa argitaratu du Art Gates Records zigiluaren bidez. Laukoteak mugarri gisa hartu du lana, eta detaile guztiak zaintzeko inbertsioa egin dute sormenean, grabazioan eta hedapenean. Orain, musikalki izan duten eboluzioa taula gainera eraman nahi dute.
Zortzi abestiko diskoa osorik entzun daiteke plataforma digitaletan, eta laugarren single gisa aurkeztu dute Lo egin nahi nuke, letren bideo batekin. Insomnioaren gaia landu dute.
Fruizko Gaua estudioan grabatu dute diskoa, Gorka Dresbach ekoizlearen esanetara. Aldiz, Ted Jensen arduratu da masterizazioaz.
Jarraian entzun dezakezue osorik:
Lotura lau musikari hauek osatzen dute: Iker Aginaga (ahotsa), Andoni Ugalde (gitarra), Pablo Bueno (baxua) eta Sebas Limongi (bateria).