2025/11/05

Lotura taldeak 'Nahiko' hirugarren singlea antzeztu du

Bizkaiko Lotura metalcore bandak Terminus lan berriaren Nahiko hirugarren singlea aurkeztu du. Horretarako, abestia jotzen agertzen diren bideo bat sareratu dute.

Abenduaren 5ean argitaratuko dute diskoa, Art Gates Records zigiluaren bidez. Zortzi kanta izango ditu, eta jarraian ikus dezakezue zerrenda azalarekin batera:

01. Aegis
02. Ikusezinak
03. Barkamena
04. Terminus
05. Nahiko
06. Iruzurra
07. Lo egin nahi nuke
08. Deliverance

Fruizko Gaua estudioan grabatu dute diskoa, Gorka Dresbach ekoizlearen esanetara. Aldiz, Ted Jensen arduratu da masterizazioaz. 

Beste bi aurrerapenak segidan dituzue:

Lotura - Ikusezinak

Lotura - Terminus

Laukotea berrituta argitaratuko dute bigarren diskoa. Hauek dira musikariak: Iker Aginaga (ahotsa), Andoni Ugalde (gitarra), Pablo Bueno (baxua) eta Sebas Limongi (bateria).

Hurrengo kontzertuak