2025/11/20

Martxoaren 7an izango da bigarren Donostia Prog-Tech Metal Festa

Metal teknikoa, progresiboa eta modernoa sustatzeko sortu zuten Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdiak jarraipena izango du. Bigarren edizioa 2026ko martxoaren 7an izango da, Donostiako Larratxo Kultur Etxean.

Kalitatezko kartela osatu dute, beste behin ere. Euskal Herriko bi talde eta nazioarteko beste bat ariko dira zuzenean.

Persefone (Andorra la Vella, melodeath prog metal).

Hilotz (Gipuzkoa, thrash metal).

Mise En Abyme (Eibar, prog metal).

Bestalde, eta aurtengo eskaintza paraleloa mantenduz, musika masterclass ikastaroak ere antolatu dituzte. Hiru musikari gonbidatu dituzte: Mikel Gomez (Lampr3a, Soziedad Alkoholika) bateria jotzailea, Borja Mintegiaga (Lampr3a) eta Carlos Lozano (Persefone) gitarristak.

Sarrerak eskuratzeko eta ikastaroan izena emateko helbide honetan sartu behar da. 

Hurrengo kontzertuak