2025/12/04

Metal argitalpenak, 60. Durangoko Azokan

Badator 60. Durangoko Azoka. Abenduaren 5etik 8ra izango da, eta heavy metal argitalpenek lekua izango dute Durangoko Landako gunean. 

Azoka 10:30ean irekiko dute egunero, eta 20:00ak arte egongo da zabalik, abenduaren 8an izan ezik, 18:00etan itxiko dutelako.

Hauxe duzue gida praktikoa: 

Musika Zuzenean erakusmahaia (Musikaren plaza 057 / 058)

  • Atxurra Mailu / Iltze / Buru (Autoekoizpena)
  • Basati Gaitz ilunen ordua (Autoekoizpena)
  • Cobra Henko (Autoekoizpena)
  • Horzdun Barealdiaren ondorengo ekaitzak hondamendia dakar (Haginak diskak)
  • Izan Bai Dena galdu baino lehen (Autoekoizpena)
  • Krifis Anabasis (Autoekoizpena)
  • Konorte Erraietako itzalak (Autoekoizpena)
  • Meliora Utopia (Autoekoizpena)

Maita Kultura erakusmahaia (Musikaren plaza 016)

  • Ztah Errea itzali arte (Autoekoizpena)

Latzen erakusmahaia (Musikaren plaza 011)

  • Latzen Denboraren orbainak (Autoekoizpena)
  • Latzen Kontzientzia ala infernua (diskoaren berrargitalpena)
  • Latzen Ardi larruz (diskoaren berrargitalpena)

Su Ta Gar erakusmahaia (Musikaren plaza 010)

  • Su Ta Gar Jaiotze basatia (diskoaren berrargitalpena biniloan)
  • Su Ta Gar David eta Goliath (singlearen berrargitalpena biniloan)
  • Su Ta Gar Hortzak estuturik (diskoaren berrargitalpena biniloan)

Esan Ozenki erakusmahaia (Musikaren plaza 062-068)

  • Anestesia Erantzun (berrargitalpena biniloan)

Zuzeneko kontzertuei dagokienez, Ahotsenea Musika - Plateruena gunean ez dute metal kontzertu edo aurkezpen bakar bat ere programatu.

Durangoko Azokaren informazio guztia beraien webgunean topa dezakezue.

Hurrengo kontzertuak