2022/06/30

Metalak badu lekua Bilboko Aste Nagusian

Aurten berreskuratuko dute Bilboko Aste Nagusiko 35. Bertako Metal eta Pop Rocka egitasmoa. Bi urte luzeren ondoren, askotariko egitaraua prestatu dute. Abuztuaren 20tik 27ra egingo dituzte kontzertuak Bilborock aretoan, 20:00etatik aurrera. Guztira, zortzi dira eta horietatik hiruk dute metal eta hard rock doinuen presentzia:

- Abuztuak 21, igandea: Kruddö eta Addar.
- Abuztuak 26, ostirala: Empire of Disease eta Deimocracy.
- Abuztuak 27, larunbata: Song of Anhubis eta Blackhearth.

Antolatzaileek deialdi irekia egiten dute, eta 2022. urtekoari dagokionez, 76 talde eta bakarlarik eman dute izena. Horietatik %44 bilbotarrak dira, eta gainerako %56 beste lurraldetakoak. Horrez gain, aipaturiko bandetatik hamahiru dira euskaraz abesten dutenak, eta hemezortzi emakume taldekide bat dutenak. Hautaturikoen artean, berriz, zazpi taldek duten emakumeen presentzia eta hiru euskaraz kantatzen dute.

Hurrengo kontzertuak