2022/02/03

Midnight Road taldea bueltan da lan berriarekin

Bilboko Midnight Road hard rock banda borrokarako gogotsu dago. Hamabi urte luzeren ostean, Ready For The Fight lan berria plazaratuko dute. Izan ere, Thin Lines estreinako diskoa 2010ean argitaratu zuten. Kontzertuak ematen jarraitu duten arren, kantu berririk grabatu gabe denbora asko zeramaten.

Urdulizko Tio Pete estudioan grabatu dute diskoa, Beard Studios-en ekoizpenarekin. Azala, berriz, Meri Cris Arregik egin du, eta jarraian ikus dezakezue kantu zerrendarekin batera:

01. Ready For The Fight
02. Voodoo Queen
03. Road To Death
04. Red Lips
05. Dirty Tricks
06. When You Smile
07. Welcome To The Revolution
08. Get Your Way
09. Face To Face
10. Back In Town

Esan bezala, Thin Lines diskoa da bizkaitarren orain arteko azken lana. Beraien Bandcamp atarian osorik entzun daiteke.

Hurrengo kontzertuak