2025/12/12

Moira Krank hirukoak 'Sai erraldoiak' lehen lana askatu du

Sarako Moira Krank rock/metal hirukoak Sai erraldoiak iraupen luzeko estreinako diskoa argitaratu du. Bederatzi kanta ditu, eta urtebeteko grabazio prozesu baten emaitza dela aitortu dute: "Luze izan da, baina azkenean hor duzue!".

Lukas Valde arduratu da grabaketaz, nahasketaz eta masterizazioak. Azala eta diseinuak, berriz, Maiena Uhart artistak egin ditu.

01. Zeru beltz eta lur gorri
02. Sai erraldoiak
03. Etorkizun eria
04. Buruko deiak
05. Leku bat
06. Gela ttiki batean
07. Barek
08. Hauts bat
09. Wan'Yaat

Abesti guztiak hainbat plataforma digitaletan entzun ditzakezue:

Moira Krank hiru musikari hauek osatzen dute: Ellande (baxua eta koroak), Joan (gitarra eta ahotsa) eta Mathieu (bateria).

Hurrengo kontzertuak