Euskal Herriko heavy metal taldeetan ohikoak dira joan-etorriak. Atal honetan, musikari bila dabiltzan bandak topatuko dituzue.

· BLAST WAVE (Irun, heavy/power metal)
Gitarrista baten bila dabiltza, boskotea berrosatzeko. Hirugarren diskoa prestatzen ari dira, eta kontzertu batzuk lotuta dituzte. Harremanetarako telefonoa 699 61 20 87 da, eta posta elektronikoa, berriz, blastwavemetal@gmail.com.

· AD ETERNUM (Bizkaia, heavy metal)
Abeslari eta gitarrista bat topatzea erabaki dute, hainbat hilabetetako etena egin ondoren. Lan berria konposatzen ari da, eta bi hutsuneak bete nahi dituzte. Haiekin harremanetan jartzeko adeternumband@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da.

· DISHARMONIK (Barakaldo, extreme metal)
Hirukote izatetik laukote izatera pasatu eta kontzertuak emateko, bigarren gitarrista baten bila dabiltza. Harremanetarako posta elektroniko bat erraztu dute: disharmonikmetalband@gmail.com.

· CRAZY WORLD (Bilbo, hard rock)
Teklatu jotzaile bila dabiltza, bateria jotzailea topatu ondoren. Harremanetarako telefonoa 615 70 30 32 da, eta posta elektronikoa crazyworldband@gmail.com.

· INDRID (Barakaldo, hard rock/alt rock)
Abeslari bila dabiltza aurrera egiteko. Haiekin harremanetan jartzeko posta elektroniko honetara idatzi behar da: indridband@gmail.com.