2026/06/11

NaizPresidente bandak Pasaia hartuko du egun berean hiru kontzertu emateko

Euskal Herriko NaizPresidente thrashcore/stoner taldeak hankaz gora jarriko du Pasaia (Gipuzkoa) uztailaren 4an. Eguerditik arratsaldera bitartean, hiru kontzertu emango dituzte.

Lehenik, Pasai San Pedron ariko dira, 13:00etan. Bigarrenik, Pasai Antxon, 18:00etan. Hirugarren eta azkenik, Pasai Donibanen, 20:30ean. 

Pasai Donibaneko NaizRoxa eta Gasteizko Vice Presidentes taldetan ibilitako hiru musikariren abentura berria da: Iñaki Altolagirre Matxet (ahotsa), Oskar Conde Kanda (gitarra eta ahotsa) eta Iban Goikoetxea (bateria).

Iazko urriaren 12an estreinako diskoa kaleratu zuten, eta kontzertu ugari eskaini dituzte aurkezteko. Basatiak bezain dibertigarriak dira haien zuzenekoak. 

Hurrengo kontzertuak