2026/11/23

Nakkiga bandaren azken arnasa

Amurrioko Nakkiga black metal taldea urtearen hasieran desegin zuten, baina ez dira zeharo hil. 2027an, iraupen luzeko Sortzailea azken diskoa argitaratuko dute Damnatio Ad Bestias zigiluaren bidez. Gainera, beste bi lan elkarbanatu plazaratzeko asmoa dute, 23 urteko ibilbidea borobiltzeko.

Euskarazko muturreko metalaren banda oparoena da. Orain arte, iraupen luzeko bost disko, lan labur bat, zazpi lan elkarbanatu, bi bilduma eta lau maketa kaleratu dituzte.

Horrez gain, aurten, Galiziako Xerión taldearen omenezko XXV Invernos na Fraga Sombría: Tributo a Xerión bilduman parte hartu dute, O Último Sono do Druida abestiaren moldaketarekin.

Aldiz, 2024ko Barneko beldurra da diskorik berriena, eta zuzenean aurkezteko kontzertuak eman dituzte azken bi urteotan. Ordea, taula gainetik jaitsi eta uztea erabaki dute.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak