2026/09/07

Neriva taldeak 'Dulce e inmoral' abesti berria aurkeztu du

Bizkaiko Neriva metal bandak isilune luze bati bukaera eman dio Dulce e inmoral abesti berriarekin. Duela bi urte iragarri zuten Polaridad izeneko bigarren diskoa plazaratuko zutela.

Atzerapenak atzerapen, lan horretan jasoko dutena da bideoklip batekin estreinatu duten kanta. Conserje del Universok zuzendu du:

Zehazki, bigarren aurrerapena da aurkezturikoa, 2024ko otsailean estreinatu zuelako No esperes más lehen singlea. Hau ere, zuzendari berak egindako bideoarekin erakutsi zuen.

Jose Prieto Kasta gitarrista eta abeslariak beste hainbat kiderekin sorturiko proiektua da Neriva. Besteak beste, Preach, We Are Standard, Morphium eta Idi Bihotz bandetan ibilitako musikariekin. 2018ean Origen lehendabiziko diskoa kaleratu zuen, eta argitalpen datarik dago bigarrena.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak