2022/02/11

Nukore taldeak "Pharmafia" estreinatu du

Gasteizko Nukore rap metal laukoteak Getting Lost lan berriko lehen singlea estreinatu du: Pharmafia. Plataforma guztietan entzungai jarri dute, eta bideoklipa dagoeneko ikus daiteke. Iñigo Arr eta Igor Cruchaga bikoteak zuzendu du, Recrum Media eta Dando al Rec bat eginda.

Bosgarren diskoa maiatzaren 6an kaleratuko dute. Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoarekin. Beste behin ere, azala Paul Urkijo artista eta zinema zuzendariak egin du. Jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera.

01. AmaZombies
02. PharMafia
03. My Life, My Choice
04. Revolving Door
05. Shame On The Dog
06. Seed Of Pain
07. The Cage
08. Be Honest

Laukoteak sormen aro emankorra bizi du. 2020ko otsailean One Minute Silence laugarren diskoa argitaratu zuten. Kritika gure webgunean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak