
Arrasateko Numen black metal taldeak ekainaren 12an argitaratuko du Erre bosgarren diskoa, Les Acteurs de l'Ombre diskoetxe frantziarraren bidez. Bost abestiko lan kontzeptuala da: 1610. urtearen Lapurdin gertatu zen sorgin ehizan oinarritu dira. Euskal mitologiaren eta nortasunaren esentzia du.
Hain zuzen ere, Negu itxian urtarril hotza bigarren kanta da aurkeztu berri dutena, diskoko bigarrena ere badena. Black Metal Promotion kanalaren bidez estreinatu dute:
Lan berria pixkanaka borobildu dute. Bateria eta baxua iazko uztailean grabatu zituzten Frantziako B-Blast Records estudioetan eta Arrasateko Hamarratz musikagunean, hurrenez hurren. Oporren bueltan grabatu zituzten gitarrak eta teklatuak Basoa Studios-etan. Ondoren, Hamarratz musikagunera itzuli ziren ahotsa grabatzera. Azkenik, Javi Felezek nahastu eta masterizatu zuen Bartzelonako Moontower Studios-etan.
Azala, berriz, Raoul (View From The Coffin) artistak egin du:

01. Kez beteriko zeru penatua
02. Negu itxian urtarril hotza
03. Errautsen azken arnasa
04. Hustasuna - Oroitzapen galduen putzua
05. Euria infernuko sutan
Apirilean estreinatu zuten Hustasuna - Oroitzapen galduen putzua lehen singlea, hau ere Black Metal Promotion kanalaren bitartez:
Gaur egun, Numen taldea bost musikari hauek osatzen dute: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Lander (baxua eta alboka), Eöl (teklatua eta ahotsak) eta Sistre (bateria) —zuzenekoetarako kidea da—.